Heimdal

Superheroia izan zaitez

Heimdal

Bihur zaitez superheroi, eta lagundu Heimdali VilleCity hiria etsaien eskuetatik salbatzen.

Superbotereak

Ezagutu zure superbotereak eta ikasi ondo erabiltzen, horrela soilik irtengo baitzara bizirik abentura honetatik.

Eszenatokiak

Goza ezazu Heimdalen pertsonaiekin eta lekuekin.

Jokoa

HEIMDAL

VilleCity larrialdian dago, indar arrotz batek bertako kaleak hartu baititu. Biztanleak nahastu eta hiriaren jabe egin nahian dabil norbait.

Heimdalek, segurtasunerako superheroiak, ezin du etsaia indargabetu, eta laguntzaileak errekrutatu behar ditu. Badaki hori dela garaipena lortzeko bide bakarra.

Abentura honetan Heimdali laguntzea izango da zure misioa, baina, bidean, zure zentzumen guztiak proban jarriko dituzu.

Abentura hasi besterik ez da egin.

Protagonistak ezagutu

ZU LAGUNTZEKO DAUDE HEMEN

Misioak

Abentura

Lor ezazu superradarraren boterea, entrena zaitez, eta bete zure lehen misioa: lapurtutako baloien misterioa. Berreskuratu energia-esferak, erabili edabe sekretuak, baina, batez ere, egon adi, zure inguruan gertatzen den guztiaz jabetzeko.

Txakur galdu bat, esku-argi magiko bat eta amona misteriotsu bat. Zure superheroi-trebetasunak proban jarriko dituen abentura.

Makina misteriotsu batzuek ilunpean utzi dute hiria, kaleetan kaosa da nagusi, eta ezer ez dago dagokion lekuan. Ezkutatuta dauden makinak aurkitzea eta VilleCity hirian berriro ordena ezartzea dira zure egitekoak.

Tximistak eta trumoiak, ezkutatuta dauden elementuak... Zure etsaiaren tranpak gainditu beharko dituzu, hiria haren eskuetan gelditu baino lehen. Helmugara etsaia baino lehen iristeko gai izango zara?

Abentura hasi

Heimdal-eko taldearekin elkar zaitez